udaberri@udaberri.com
TLF: 680682560
Web orriaren berritze- lanetan gauden bitartean, hau izango da behin- behineko web orria. Bertan, taldearekin zerikusia duten berriak soilik ikusi ahal izango dira. Barkatu eragozpenak.
Proiektu berri batekin gabiltza: Arin- arin aldizkari digitala. Udaberriren historian zehar hamabost Arin- arin izan dira, paperezko edizioan. Orain ordea, aro digital berri hau probestuz Arin- arina, berriro ere, martxan jarri nahi dugu.

Hona hemen Udaberriren lehen aldizkari digitala:

Aurtengo udazkenean bigarrenez, Udaberri Dantzari Taldeak helduentzako dantza ikastaroak antolatuko ditu. Ikastaro honen helburu nagusia plazetan dantza egin ahal izateko fandango eta arin- arina ikastea da, baina joan den urtean bezala, baliteke ikasleek beste hainbat dantza ere ezagutzea, esan bezala, plaza nahiz erromerietan dantza egiteko.

40 ikasle inguru aritu ziren lehengo ikasturtean Usabago Kiroldegian fandango eta arin- arina ikasten, eta euskal dantzaren zabalkuntza honekin jarraitze aldera, aurtengoan Udaberrik bi talde egingo ditu: asteartetan joan den urtekoek jarraituko dute gauza berriak ikasten, eta ostegunetan, berriz, ikasle berriak hasiko dira.

Ikastaro hauetako izen- emate orriak Musika Eskolan, Usabal Kiroldegian, Kultur Etxean, Aranburu Liburutegian eta hainbat komertziotan egongo dira eskuragarri. Izen –emate orria entregatzeko eguna urriaren 9a izango da, arratsaldeko 18:00tik 20:00ra Udaberri Dantzari Taldearen lokalean (Sakramentinoen azpian) edota hemen bertan:

Ikastaroen harira, aipatzekoa da aurtengoan ere Udaberrik antolatutako haurrentzako ikastaroak arrakasta handia izan duela, izan ere, urtez urte ikasle kopurua gorantz doa, eta aurten 160 ikasle inguru ditu dantza taldeak zerrendetan.

Taldearen agenda hemen duzu:
Kontaktua: udaberri@udaberri.com TLF: 680682560 Kondeko aldapa z/g 20400 Tolosa